XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mariak Eliza beti altxa, batu eta sendotu egin oi du.

Eta zailla da, Birjiña Mariari egiazko debozioa izanik, beste eliztar guztiekin elkartuago, eta guztien Buru dan Aita Santuarekin batuago ez egotea.

Atsegin zait orregatik, omnes cum Petro ad lesum per Mariam esatea.

Denok Pedro`rekin Jesusengana, Maria bide.

Ortaz, Elizaren zati gerala eta sinismen berbera aitortzen degula jabetzen geranean, sakonkiago ezagutzen degu, gizadi osoarekin elkartzen gaituan senidetasuna.

Kristok jende eta erri guztietara bialdu bait zuan Eliza (3) Ikus .

Orain esan dedan au, guztiok oartu izan degun gauza da.

Denok ikusi ditugu, izan ere, Ama Birjiñarenganako egiazko jaierak dituan frutu zerutarrak.

Zuetako bakoitzak zer kontaturik pranko izango luke.

Bai nik ere.

Gogora datorkit une ontan, Kastilla`ko lurraldean, Sonsoles`ko Ama Birjiñaren baselizara, 1933 garren urtean egin nuan erromesaldia.

Ez zan, geienetan izaten diran bezelako erromeria.

Ez zan an zaratarik, ez jende askorik.

Iru lagun giñan.

Neri ondo iruditzen zaizkit eta maite ditut jende askokiko debozio-agertzeak; bañan neretzat naiago det, Mariari maitasun eta adore ori bera, bakarrik edo sail txikian joanda agertzea, familiko giro kutunean.

Erromeri artan esan zidaten, Sonsoles`ko Ama Birjin izenaren arrazoia.

Ez du gertapen onek garrantzi aundirik, bañan lurralde artako jendeen jaieraren sendoa adierazten duala derizkiot.

Españi`ko kristau eta musulmanen arteko gerratean, toki artako Ama Birjiñaren irudia urteetan gordeta egon omen zan.